Irazu, Pello

Andoain, Gipuzkoa, 1963

Pello Irazu | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

63

Urriaren 26an jaio zen Andoainen (Gipuzkoa).

81

Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa) eta bertan lizentziatu zen eskultura-espezialitatean 1986an.

82

Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen diru-laguntza jaso zuen.

83

Gure Artea 1983 sariketan Eskulturako Hirugarren saria eman zioten. Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Aretoan egon zen erakusgai (Bilbo).

84

Gasteizko Arte Plastikoen VI. Bienaleko Eskulturako Lehenengo saria jaso zuen.

85

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka esleitu zitzaion.
Gure Artea 1985 Eskulturako Hirugarren saria eskuratu zuen.
Bilboko Windsor Kulturgintza galerian erakutsi zituen lanak.

86

Euskal Herriaz kanpoko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galería Fúcares-en (Almagro).
Bere obra Madrilgo Círculo de Bellas Artes-eko Muestra de arte joven erakusketan sartu zuten.

 

87

Bizkaiko Artea lehiaketan Lehenengo saria jaso zuen eskultura-modalitatean.
Bere lan bat Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-ko Dinamiques et interrogations erakustaldian jarri zen erakusgai.Una obra para un espacio erakusketan ere hartu zuen parte, Madrilgo Canal de Isabel II-n.

 

88

Bakarkako bi erakusketa egin zituen Fundació Joan Miró-n (Bartzelona) eta Galería Soledad Lorenzo-n (Madril).
Kunsthalle Nürnberg-eko IV Internationale Triennale der Zeichnungen parte hartu zuen (Nurenberg) eta saritu egin zuten.
Urte horretan bertan ICARO Espainiako artista gazte nabarmenenari saria eman zioten.Three Spanish Sculptors erakusketan parte hartu zuen, Donald Young Gallery-n, Chicagon.

89

Galeria Joan Prats-en erakutsi zituen lanak (Bartzelona).
Londresen bizi zela, erakusketa bat egin zuen Txomin Badiolarekin batera Riverside Studios-en.
IX Salón de los XVI erakustaldirako aukeratu zuten, Bartzelonako Sala de La Fundació Caixa de Pensiones-en.

90

Aperto de la XLIV Biennale di Venezia-n parte hartzeko hautatu zuten (Venezia). New Yorkera lekualdatu zen Comité Conjunto Hispano-Americanoaren Fulbright bekari esker eta bertan bizi zen hurrengo zortzi urteetan.
Bere obra Alemaniako Mannheim, Bochum eta Berlin hirietako zenbait museotan egindako Spanische Eisenskulptur erakustaldian sartu zen.

91

New Yorkeko bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen John Weber Gallery-n.

92

Alejandro Oterok bere obrari buruzko erakusketa bat egin zuen Caracaseko Museo de Artes Visuales-en. Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak.
Pasajes erakustaldian parte hartu zuen Sevillako Erakusketa Unibertsalaren Espainiako Pabilioian.Tropismes erakusketan ere izan zen, Bartzelonakoa Tecla Sala de L’Hospitalet-en.

93

Erakusketa egin zen John Weber Galleryn (New York).
Future Perfect erakusketan hartu zuen parte —Dan Cameron komisario izan zuen—, Vienako Heiligenkreuzerhof-en.

94

Haren lanak ikusgai izan ziren Santanderreko Palacete del Embarcadero-n, Bartzelonako Galeria Joan Pratsen, Baltimoreko Costas Grimaldis Gallery-n eta, Real World izenburupean, Madrilgo Galería Soledad Lorenzon.

95

Habitat erakusketa egin zuen John Weber Galleryn.
Erakusketa bana egin zituen Zaragozako Galería Fernando Latorre-n eta Las Palmaseko Galería Manuel Ojeda-n.
Eskultura-tailer bat eman zuen Círculo de Bellas Artesen (Madril).

96

Bere obra MUMOK Museum Moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien-go Abstract-Real erakusketan sartu zen (Viena).

97

Beste erakusketa bat egin zen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon.
Iruñeko Lekune galerian egin zuen erakusketa. Espacio Caja de Burgos-ek bere obrari buruzko erakusketa bat egin zuen Burgosen.

98

New Yorketik Bilbora lekualdatu zen.
Bere obra Kunstraum Innsbruck-eko El punto ciego. Spanische Kunst der 90er (Austria) eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-ko Dibujos germinales (Madril) erakusketetan egon zen erakusgai.
Tailer bat eman zuen Donostiako Arteleku arte garaikideko zentroan.
Telebistako Zientzia eta Arteen Akademiaren Sarien iruditzat esleitu zen eskultura ondu zuen.

99

Malagako Arkitektoen Elkargoaren Arte Aretoan egin zuen erakusketa Daylight izenburupean; gero, Galería Soledad Lorenzora eraman zuten (Madril).

01

Iruñeko Galería Moisés Pérez de Albéniz-en Life Forms 1ME9D erakusketa egin zuen.
Gaur, hemen, orain erakusketan parte hartu zuen Bilboko Arte Ederren Museoan.Deux millénaires d’histoire de l’Espagne. An 1000-An 2000 erakusketan ere izan zituen lanak, Museés Royaux d’Art et d’Histoire-n, Bruselan.

02

Marrazkien beste erakusketa bat egin zen Madrilgo Galería Soledad Lorenzon: Mimendi 308.
Conceptes de l’espai erakusketan parte hartu zuen Bartzelonako Fundació Joan Miró-n.

03

Gasteizko Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroak bere obra berrienari buruzko erakusketa egin zuen Zatiak eta lotiak izenburupean.

04

Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak Pliegues izenburupean.
Haren lana Bass Museum of Art-eko Dispersions erakusketan sartu zen (Miami).

06

Iruñeko Galería Moisés Pérez de Albénizen Let it bleed erakusketa egin zuen eta Bilboko Galería Carreras Múgica-n Todas las cosas—Pasión elemental—frutos extraños.
Museo Patio Herreriano de Arte Contemporáneo Español-eko Enlaces+Dos erakusketan egon zen ikusgai (Valladolid).

07

Haren lanak Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan —Juan Luis Moraza izan zuen komisarioa— egon ziren Guggenheim Bilbao Museoan.
Belgradeko 48. Oktobarski Salon-en parte hartu zuen.

08

New Yorkeko Yancey Richardson Gallery-n Home eta Madrilgo Galería Soledad Lorenzon Pello Irazu: Universo de suturas erakusketak egin zituen.
Haren lanak Musée d’Art Moderne de Saint-Étienne Métropole-ko Micro-narratives : tentation des petites réalités erakustaldian egon ziren ikusgai (Saint-Étienne, Frantzia).

09

Haren lanak The Museum of Contemporary Photography-ko PhotoDimensional erakusketan egon ziren ikusgai (Chicago).
Hondatu gabe bizi /Vivir sin destruir erakusketa izan zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

10

Bilboko Carreras Múgica galeriak erakusketa bat eskaini zion artistari.
El retorno de lo imaginario. Realismos entre XIX y XXI erakusketan hartu zuen parte Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.

11

Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galeriak (1×1) x1 erakusketa inauguratu zuen.
Gainera, Pello Irazu. Isolation Room erakusketa egin zuen Gallery Kit-en, St Louis, Missouri-n. Haren obra ikusgai egon zen Olor Color. Química, Arte y Pedagogía talde-erakusketan, Arts Santa Mònica-n, Bartzelonan, eta Sin realidad no hay utopía erakusketan, Centro Andaluz de Arte Contemporáneo-n, Sevillan..

12

Una oportunidad cada día erakusketa izan zuen CAB – Centro de Arte Caja de Burgosen.
Bizitza formak 304 (Life Forms 304) lana, Guggenheim Bilbao Museorako berariaz sortua, erakundearen Bizitako arkitektura erakusketan izan zen ikusgai.

13

Madrilgo Galería Moisés Pérez de Albénizen izan zituen lanak ikusgai.
Mínima resistencia. Entre el tardomodernismo y la globalización: prácticas artísticas durante las décadas de los 80 y 90 erakusketan parte hartu zuen Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían.

14

New Yorkeko Yancey Richardson Galleryn aurkeztu zituen azkenaldiko lanak, Studio erakusketan. Bakarkako erakusketa izan zuen Bilboko Galería Carreras Múgican: SiluetasMasasSombras PerfilesBultosEspectros LeyendasDesechosEspantos.
Halaber, Haber hecho un lugar donde los artistas tengan derecho a equivocarse. Historias del Espai 10 y el Espai 13 de la Fundació Joan Miró erakusketan parte hartu zuen Fundació Joan Mirón.

15

Madrilgo Erkidegoko Sala Alcalá 31 aretoan El muro incierto erakusketa izan zen, artistak bi hamarkada baino gehiagotan egindako instalazioak zituena.
Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoarekin lankidetzan antolatutako Suturak // Cerca a lo próximo talde-erakusketan parte hartu zuen Donostiako San Telmo Museoan.
Beste bi talde erakusketetan ere esku hartu zuen: Made in Spain. Periplo por el arte español de hoy (CAC – Centro de Arte Contemporáneo de Málaga) eta ExpoColección. El arte de los ochenta (Museo Patio Herreriano de Arte Contemporáneo Español, Valladolid).

16

Itzalak erakusketa izan zuen Palmako Centro Cultural Contemporáneo Pelaires-en.
Bartzelonako CaixaForum-en alt-architecture. erakusketan hartu zuen parte.

17

Santiago de Compostelako CGAC-ak antolatutako (Ex)posiciones críticas. Discursos críticos en el arte español 1975-1995 erakusketan esku hartu zuen.

18

Haren obra Bilboko CarrerasMugica galeriako Subespecies de almacén erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai.

Partekatu