You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

¿Ba al zenekien...?

Pello Irazuren Bizitza formak 304 instalazioa (2003) 105. aretoan dago gaur egun, Pello Irazu. Panorama erakusketan. Guggenheim Bilbao Museoko 304. aretorako berariaz sortutako instalazio bat da; horra hor izenburuaren zergatia.

Arkitekturarekin elkarrizketa egiten duen horma-pintura bat dago: lerro urdin batek pareta zeharkatzen du, ibilbide eten baten moduan, eta lerro urdin horrek gainetik marra beltz batzuk ditu. Horma-irudiak eskultura-lan bat inguratzen du, burdin, txapol, egur eta zinta itsasgarriz egina. Eskulturak angelu, tentsio eta indar ugari ditu, modu ezin orekatuagoan antolatuak. Irazurentzat espazioa ez da objektuak jartzeko edukiontzi bat, ikuslearen eta artelanaren arteko bitartekaria baizik. Horregatik, erdiko objektuak eta obra bera mugatzen duen eremuak osatzen dute artelana.

Artistaren ibilbidean eta haren sortze-prozesuan sakondu nahi baduzu, egin klik hemen eta 2012an ekoitzitako elkarrizketa zati bat ikusiko duzu; orduan jarri zen ikusgai Bizitza formak 304 (Formas de vida 304) artelana lehenbiziko aldiz Museoan.

Jarduerak

-

Partekatutako hausnarketak

Museoaren profesionalek egindako aparteko bisita hauetan ezagutu erakusketa hau, muntaiaren ezkutuko zokoak eta beste bitxikeria batzuk.

Arte arduradunen ikuspegia Martxoak 22, asteazkena. Lucía Agirre, Erakusketaren komisarioa
Funtsezko kontzeptuak Martxoak 29, asteazkena. Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio zuzendariordea

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Informazio gehiago

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean